top of page

Nor gara?

Gazte Koordinadora Sozialista Euskal Herriko gazte antolakunde sozialista da. Gazte Koordinadora Sozialistak klaserik gabeko gizartearen eraikuntza dauka helburutzat, bai eta zapalkuntza eredu guztien gaindipena ere. Horretarako bitarteko politikoa proletariotzaren antolakuntza komunista dela defendatzen dugu, burgesiarekiko independentzia politikoan antolatu behar dena.

 

Horrez gain, GKS gazte esparruan antolatzen da, bertan botere burgesaren dinamika ezberdinak borrokatzeko eta, aldi berean, gazteria antolakuntza komunistara batzen joateko. Zentzu horretan, lan dinamika ezberdinak jartzen ditugu martxan: askatasun politikoen aurkako erasoak salatzeko dinamikak, gazteriaren formakuntza politikoa bultzatzeko ekimenak, koiunturako auzi ezberdinen inguruan hausnartzeko jardunaldiak, militantzia politikorako beharrezko espazioak ondo jartzeko lan egunak eta abar luze bat.

 

Horrekin guztiarekin, aldi berean, sozialismoaren eraikuntzari gazte esparrutik ekarpena egitea da gure asmoa, Euskal Estatu Sozialistaren aldeko eta proletariotzaren antolakuntza komunista eskala eta esparru guztietara zabaltzeko lana eginez.

bottom of page