1000 pertsonatik gora bildu dituzte Covid Ziurtagiriaren aurkako mobilizazioek

Atzo kontzentrazioak burutu genituen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan, Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean, Bilbon, Sabin Etxearen aurrean eta Gipuzkoan Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.


Covid ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin lelopean mila pertsona baino gehiago elkartu gara EAEko hiruburuetan, aurrez Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian egin genuen bezala.


Osasun neurriak hartu ordez, kontrol sozialaren areagotzea pairatzen ari gara, eta horren adibide dugu Covid ziurtagiria. Birusari aurre egiteko modu bakarra eskubideen urraketak eta kontrol sozialaren handitzea direla salatu dugu. Ziurtagiriaren inposaketak farmazeutiken eta enpresari handien interesei erantzuten dielarik.