ABERRI EGUNA — EUSKAL ESTATU SOZIALISTA GAURDANIK ERAIKI

Aurtengo Aberri Egunarentzat apirilaren 12a suertatu da. Euskal Herriko Gazte Sozialiston Topagunean egon beharko genuke gaurko egunez; tamalez, baina, ezingo dugu guztiok batera ospatu egun hau. Euskal Herri aske baten alde lanean gabiltzanontzat garrantzia handiko eguna dela uste dugu, era berean, gure aldetik, Euskal Estatu Sozialistaren aldarrikapenari oihartzuna emateko eguna da gaurkoa.


Euskal Herria, edozein komunitate- egitura bezala, eraikuntza historiko bat da. Historian zehar moldatuz doa belaunaldi desberdinek Euskal Herriarekiko duten ikuspuntua, eta ideia multzo horien eta gure lurraldeko bizitzaren nolakotasuna indar harreman politiko-ekonomikoek baldintzatzen dituzte. Bestela esanda, klase borrokak nazio eraikuntzarekin zuzeneko harremana du eta burgesia da euskal lurretan egun agintzen duena. Hainbat dira burgesiaren barnean sar daitezkeen proiektuak, baita lurraldearen arabera eduki ditzaketen interesak ere, koiunturaren arabera proiektu burgesen joera nazionalak ere moldatu ohi dira; dena den, inoiz aldatuko ez dena burgesiaren esentzia bera da: klase dominazioan oinarritutako gizarte eredua izatea. Gizartea interes ekonomiko partikularren eta berekoien arabera egituratzeak arriskuan jarri ditu Euskal Herriaren berezitasunak, izan hizkuntzazkoak edo kulturazkoak, eta gaur-gaurkoz burgesiaren partetik euskararen aldeko iniziatibarik izatekotan, etekin ekonomikoekin harreman estua izango du.


Gainera, argiki esan dezakegu egun ez dagoela Euskal Herria askatzeko proiektu politikorik goi burgesia eta klase ertainaren mugimendu nazionalisten partetik, horientzat Espainiako zein Frantziako Estatuekin konpetentzien kudeaketa auzira murriztu baita arazo nazionala, erretorika nazionalista eta