Gazte Sozialiston Topagunea | Balorazioa

Urriaren 8an hasi eta urriaren 12an amaitu genuen Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak batera antolatu dugun Gazte Topagune Sozialista. Gai ezberdinen inguruan ikuspuntu komunistatik eztabaidatzeko aukerarekin batera, egitarau zabal bat ere antolatu dugu aurtengo edizioan. Horrela, kontzertuez, ekitaldi politikoez, umore ikuskizunaz, tailer ugariz, kirol txapelketa eta erakustaldiez, otorduez, bertso-emanaldiez eta abarrez gozatzeko aukera izan dugu egun hauetan Altsasun. Guztira 2000 pertsona inguru gerturatu dira Gazte Topagune Sozialista honetara, 1000 eta 1500 pertsona egon direlarik uneoro. Ezingo genuke ekimen nazional hau aurrera atera militantziaren lan desinteresaturik gabe, azkenenengo hilabeteetan eta egun hauetan denetariko lanak egin ditugulako, hitzaldietatik hasi, azpiegitura lanetatik pasatu eta dena delako txandetaraino iritsiz. Eskerrak eman nahi dizkiegu ere Euskal Herri kanpotik topagunera animatu diren norbanako eta eragileetako kideei, alderdi komunistaren eraikuntzarako garrantzitsua baita nazioarte mailan eragileen arteko ideien trukaketa sustatzea eta eztabaidak ematen hastea.


Ikasle Abertzaleak eta Gazte Koordinadora Sozialista klaserik gabeko gizartearen eraikuntzarako lanean gabiltzan antolakundeak gara eta, zentzu horretan, komunismoaren proiektu historikoa gure egin eta horren garapenerako baldintzak jartzen saiatzen gara. Pozesu horri ekarpena egitea da Gazte Topagune Sozialistaren helburua, bertaratzen diren kideek proiektu komunistarekiko atxikimendua eraikitzearen bitartez. Izan ere, komunismoa ez da indar erreal bihurtzen baldin eta militantzia komunistaren eredua ez bada proletariotzaren sektore ezberdinetan hegemoniko bihurtzen.


Bide horretan, aurrera begira Gazte Topagune Sozialista antolatzen jarraitzeko borondatea erakutsi nahi dugu, zeinaren izaera garaiko testuingurura egokituko dugun. Lehenengo edizioan azpiegitura eta espazioen egokitzapenerako lanek pisu handia izan zuten bezala (mugimendu sozialistaren garap