MARTXOAK 8

GENERO ZAPALKUNTZAREN AURREAN, EMAKUME LANGILEOK ANTOLAKUNTZA KOMUNISTA!

Martxoaren 8an emakumeok dugun borrokaren beharra eta borrokak duen emakumearen premia azpimarratzea dagokigu, eta, era berean, hori indartzeko bidean berrestea. Ez dira garai errazak emakume langilearentzat, proletarizazioa, despolitizazioa eta askatasunen ukapenak emakumeen emantzipaziorako bidean oztopo baitira; dena den, beharrezkoa da emakume langilearen aurkako zapalkuntzari aurre egitea eta antolakuntza iraultzailearen parte aktibo izatera igarotzea.


Bizi dugun testuinguruak gizartearen masa zabalen proletarizazioa eragin du eta modu gordinean kolpatu ditu zapaldutako subjektibitateak, besteak beste, gazte, etorkin edo emakume proletarioak. Pandemia hasi zenetik, langabeziak, soldaten jaitsierak, biolentziak eta miseriak emakumeongan gogor eragin du, eta agerian utzi ditu kapitalismoan bizi dugun egiturazko debaluazioa eta biolentzia. Gainera, emakumeon pobreziak instituzio burgesekiko mendeko bilakatzen gaitu eta emakumeon dependentzia ekonomikoak subjektu politiko aktibo bihurtzea galarazten digu. Izan ere, burgesiak subjektibitate zapalduen despolitizazioa bultzatzen du etengabean; hots, iraultzarako gaitasun politikoak ezabatzen eta borrokatzen ditu une oro.


Egun, pobrezia orokortuaren ezarpenarekin batera, burgesiak proletariotzaren askatasun politikoak ere ezabatu ditu, pobrezia materialari inpotentzia politikoa gehituz.