LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA — OROIMENA, ASKATASUN POLITIKOAK ETA LANGILE ANTOLAKUNTZA

Langileriaren oroimen kolektiboak Maiatzaren Lehenari leku berezia gordetzen dio. Egun honen mende bat baino gehiagoko historian zehar azentua elementu desberdinetan jarri bada ere, sakoneko auzia langileriaren gaineko dominazioaren amaierari lotua egon da beti. Aurten, Langileon Nazioarteko Eguna COVID-19aren hedapena klase borrokaren joko-zelaia moldatzen ari den testuinguruan dator. Kaleen militarizazioa, errepresioa eta poliziaren inpunitatea gailendu dira azken asteotan, proletariotza guztia, zaharrenetatik hasita gazteenen - ganaino, obedientziara eta diziplina gogorrenera behartua izaten ari den bitartean. Gainera, birusaren aurrean burgesiak egin duen kudea - keta penagarriak milioika pertsonen osasuna eta bizitzak arriskuan jarri ditu. Egoera eta joera kezkagarriak dira, indar korrelazioa burgesiaren blokeen (une honetan batez ere bloke finantzarioen) aldekoa baita erabat eta berauek bere ordena mantentzeko edozertarako gai direla erakusten ari baitzaizkigu beste behin. Ez dirudi, oro har, langileriak kaleak hartzerik izango dituenik egun honetan, burgesiaren indar armatuek kontrolatzen baitituzte kaleak eta langileria politikoki zaur - garri baitago. Horren aurrean, Maiatzaren Lehen honetan, historikoki langileriak herentzian eman digun izpiritu iraultzailearen aldarria egi - tearekin batera, azentua askatasun politikoen auzian jarri nahi dugu, langile borrokaren elementu estrategikoa izango dela baiteritzogu.


Askatasun politikoen auzia, guztiaren gainetik, langile mugimendua - ren printzipio orokor bati loturik dago ezinbestean: dominazio-harre - man ororen ausentziari, hain zuzen; hau da, opresio politikorik gabeko harreman sozialen gauzapenari. Zentzu horretan, askatasun politikoak dominazio kapitalistaren eta bertatik elikatzen dire