BURGESIAREN OFENTSIBA GELDITU!

OSASUN- HONDAMENDIAREN ETA ASKATASUNEN EZABAPENEN AURREAN, BURGESIAREN OFENTSIBA GELDITU!

Koronabirusaren hedapenaren sorreratik urtebete inguru pasa den honetan, mendebaldeko estatuek pandemiari aurre egite - ko duten estrategiaren hutsuneak nabarmenak dira. Frantzia - ko nahiz Espainiako Estatu kapitalistek eta politikari profesionalek ez dute gaitasunik izan pandemia kontrolpean edukitzeko eta ondorio kaltegarriak (kutsatzeak, heriotzak...) areagotzen ari dira azkenaldian. Uste dugu osasun-arazo bati osasun-baliabideen horniduraz baino ezin zaiola aurre egin; izan ere, pandemiari aurre egiteko oinarrizko baldintza biztanleriak birusetik babesteko bitarteko eraginkorrak edu - kitzea da. Alabaina, orain dela urtebete baino egoera epidemiologiko okerragoa bizi dugu orain: osasun-hondamendia, hain zuzen ere. Sor - tzen ari den osasun-larrialdi testuinguruan arduraz jokatzeko asmoa berresten dugu eta kezkaz bizi dugu horrek milioika pertsonengan izan dezakeen osasun bilakaera kaltegarria.


Horrekin batera, krisialdi ekonomikoak gogor kaltetu ditu langileria xumearen bizitzak eta gizarteko geruza zabalen proletarizazioa go - gortuz doa. Gizartearen zatiketa ekonomikoa are eta nabarmenagoa da: alde batean bankariak, enpresari handiak eta politikari profesio - nalak daude, beren negozioak izan direlarik une oro lehenetsi direnak, eta beste aldean langileria xumea dago, zeinaren pobrezia eta aska - tasun eza handitzen ari den gizarte kapitalistaren fase honetan.