Politika despolitizatzaileak

Atera berri da albistegietan Bilboko udalak boluntariotzazko Erasmus programa bultzatzeko hautua egin duela. Europako Solidaritate Gorputzak finantziatutako eta bultzatutako praktika hauek ziurtagiri bidez abalatzen dira. Garatzen joan ahala, aurreikusteko modukoa da praktika kurrikular gisa kontsideratzen hasiko direla, izan ere, praktika hauek soldatapeko lan baten baliokide dira; logika honakoa da: 2-12 hilabeteko praktikaldi bat, Europako edozein herrialdetan, egonaldi eta gastu minimoak ordainduta, osasun laguntzailea, gizarteratze zein migranteen harrera lanak egiten aritzea. Europar Batasunaren azken hordagoak gazteen egoerari buelta emateko saiakera interesatua estaltzen du. Saiakera diot eszeptiko gehiegi daudelako maniobra politiko honen atzean, hala ere, dirauen bitartean gutxienez begirik ez kentzea dagokigu. Batetik, gazteon lan indarraren debaluazioan instituzio berri bat indarra hartzen ari delako eta, bestetik, gazteon despolitizaziorako tresna bat gehiago delako honakoa.

Praktika hauek 18 eta 25 urte bitarteko gazteek egiten dituzte batez ere. Ikasketa osteko fase desegonkorrari aterabidea eman nahian aukera bezala eskaintzen dute. Gazte hauen borondate onaz baliatuta burgesiak gazte lan indarra produkziora txertatzeko duen zailtasunari aterabidea emateko hala moduzko saiakera bat da, bestelako praktika ez kurrikularrak bezala edo ikasketa prozesuak luzatzea bezala, hau da, langabezia estrukturala estaltzeko saiakera bat da. Konkretuki boluntariotzazko Erasmus programa honek, 100.000 gazte batu nahi ditu ikasturtero ia urte osoko praktikaldia burutzeko. Baina hori alde batera utzita, estatuen erantzukizunpean dauden ardurak, soldatapeko lanaren bidez egikaritzen direnak, bizirauteko behar minimoen trukeko gazteen lan bihurtzen da. Horrek inplikatzen du, batetik, estatuak bere erantzukizuna delegatzen duela, eta, bestetik, gazteek lan berdinaren truk soldata gutxiago jasotzen dutela; eta, ondorioz, lan horien gastua txikitzen da eta inbertsioak murrizten dira gazteon bizkarretara. Praktika hauen normalizazioak gazteon lan indarraren merkatzea eragiten du, lana dohainik edo ordainsari miserable baten truke burutzea ohiko egiten delako.

Era berean, faktore despolitizatzailea ere argia da. Argia da, Europak gazteon despolitizazioaren aldeko hautu argia egin duelako. Hasteko, gazteek politikarekiko duten urruntasunari ustezko irtenbidea ematen hasi dira; Europa mailako gazteen erabaki guneak sortzen, beraien ahotsak entzun daitezen edo. Espazio horiek, ordea, ez dira lotesleak eta, oro har, performancen eszena bilakatzen dira. Gazteei erabakitzeko eskumena luzatzen zaiela simulatzen da, errealitatea geroz eta erabaki eta parte hartze ahalmen gutxiago dugula den bitartean. Horretaz gain