U-29 Manifestazioak Bilbon eta Iruñean

Gazte Koordinadora Sozialistatik, urtarrilaren 29rako antolatu ditugun mobilizazioen berri eman dugu gaurkoan. Bilbon eta Iruñean manifestazioak deitu ditugu, Burgesiaren diktadura gelditu! Ofentsiba ekonomikoa eta politikoa gelditu, lelopean.


Pobreziaren gorakada eta eskubideen ezabapenak normalizatzen ari diren garai honetan, komunikabide nagusiek eta alderdi politikoek covid-19a bihurtu dute etsai nagusitzat. Gure ustez, horren guztiaren atzean burgesiaren ofentsiba ekonomikoa eta politikoa ezkutatzen da. Horren aurrean, pobretzen ari garen gazte sektoreok kalera atera behar dugu eta geure burua politikoki antolatzen jarraitu behar dugu, enpresarien eta politikarien fartsatik kanpo. Horregatik, urtarrilaren 29an manifestazioak egingo ditugu Bilbon eta Iruñean, "Burgesiaren diktadura gelditu" lemapean, eta gazteriari dei egin nahi diogu bertan parte dezan.


Gizartearen eta gazteon gaitasun ekonomikoak nabarmen egin du behera azken urtean. Gazteriaren ia erdia pobreziaren atalesetik gertu bizi da; gure egunerokotasunaren