top of page

2022ko Aberri eguna

Aski ezaguna da sozialismoaren aldeko langile mugimenduaren aldarrikapen historiko hau: ekoizpenbitartekoen sozializaziorik gabe ezin liteke gizarte aske batetaz hitz egin. hau da, langileek euren lan baldintza eta ekoizpenprozesuak kontrolatzen ez badituzte, eta beste norbaiten (burgesaren) aberastasuna handitzeko egiten badutelan lurralde horretan ezin da askatasunik egikaritu, klase arteko bereizketa baita hedatuko dena. Bada. Euskal Herriandinamika ekonomiko kapitalista nagusitzen da etaenpresari handi asko hortik probesten dira. Termino kapitalistetan lurralde aberatsa da EuskalHerria, baina kapitalismoaren ondorioak pairatzen ditugu bertan: egiturazko langabezia, aldi baterako lanak, kontrol soziala, jazarpen poliziala, ustelkeria politikoa, emakumeen aurkako biolentzia sistematikoa, antolakuntza politikorako oztopoak etaoinarrizko eskubideen urraketak, presopolitikoen existentzia, euskararen merkantilizazioa eta pobretzea, bizitzaren garestitzea... Hau da enpresari handien proiektu soziala,negozioa miseriaren truke, eta horri sozialismoa kontrajarri behar diogu.


Euskal Herriaren askatasunaz hitz egiteak, beraz, nahitaezdinamika kapitalistatik askatzea esan nahi du,bai eta horri lotutako botere eredu klasistetatik askatzea ere: Frantziako eta Espainiako estatu burgesetatik, hain zuzen ere. Horiguztia beharrezko baldintza bada ere, ez da nahikoa, askatasuna eraiki beharrezko zerbait ere badelako. Zentzu horretan, sozialismoaren eraikuntza ekonomikoari lotuta ulertzen dugu Euskal Herriaren askatasuna. Eta,noski, proiektu horrek ezdauka bideragarritasunik ez badaestrategia internazional batekinbatera garatzen. Izanere, burgesiak bere boterea maila internazionalean antolatzen du eta horri maila berean egin behar zaio aurre. Kasu honetan, gutxienez eskala europarrean antolatzen daburgesia, Europar Batasuneko mugen baitakobizitza ekonomiko, sozial eta politikoa guztiz modu oligarkiko eta antidemokratikoan kudeatuz. Horrenbestez Euskal Estatu Sozialistaren aldarrikapena egiten dugu, zeina prozesu sozialista internazionalarekin bat datorren eta berau elikatu behar duen eta Euskal Herrian dirauen nazio auziariirtenbidea emateko baldintzaerrealak jarriko dituen.


Gauzak horrela, gero eta begibistakoagoa da errealitate kapitalista leuntzeko ezkerreko alderdipolitiko estatalen ezintasuna. Alderdi horiek Frantziako eta Espainiako estatu burgesen dinamika instituzionalean txertatuta daude, eta azken finean, dinamika instituzional hori egonkortu baino ezdute egiten. Politika iraultzaileak burgesiaren instituzioetatik kanpo gorpuztu behar den estrategia integral bat galdegiten du; langileriaren kontrol kuotak handituko, sektoreproletario desberdinak egunerokotasunekobizitza politikoan txertatuko etakomunismoaren aldeko kultura hedatuko dituena. Burgesiaren instituzioetan diruak posible egiten dituen politikak baino ezin diragaratu, baina dirua kapital finantzarioak jartzen du eta joko zelaia aurrez zehaztuta dago, are gehiago krisi kapitalistaren testuinguru honetan.


Klaserik gabeko gizartearen eraikuntzarekin konprometiturik gauden heinean, Euskal Herriaren askatasuna ere helburutzat daukagu. Lehen esandakoarekin jarraituz, Euskal Herri askea soilik testuinguru internazional aske baten baitan egikaritu liteke, eta, besteak beste, ezaugarri hauek barnebildu beharko lituzkeela uste dugu: esplotazio ekonomiko ororen suntsipena, eta ondorioz klaseetan banatutako ekoizpen eta gizarte ereduarekin amaitzea, ekoizpen bitartekoen gaineko jabetza soziala ezarriz; eskubide zibil eta politikoen hedatzea eta bermatzea; kultur ondare eta elementuen garapenerako baldintzak jartzea, bai eta norbanakoen garapen askerako bitartekoak ere. Norabide horretan antolatzen eta borrokatzen jarraituko dugu eta horrekin batera euskararen erabilerari lehentasuna ematen eta preso politikoen amnistia aldarrikatzen jarraituko dugula adierazi nahi dugu.

bottom of page