top of page

Covid-19aren seigarren olatuaren harira hartutako neurrien inguruan:

Pandemia hasi zenetik ia bi urte pasa dira eta gero eta nabarmenagoa da enpresari handiek eta politikari profesionalek ezarri duten autoritarismoa: kontrol soziala areagotu da. poliziaren presentzia inoiz baino handiagoa da eta eskubideen urraketak normalizatu egin dira. Gainera. izurritea berriro ere kontrolpetik kanpo dago eta agintariek ez dituzte hobetu osasun baliabideak. Bien bitartean. zentzu sanitariorik gabeko neurriak hartzen jarraitzen dute politikari profesional despotikoek. Kasu honetan. COVID ziurtagiriaren zabalpena. aire librean musukoa erabiltzeko derrigorrezkotasuna eta militarrak erabiltzea kutsaketak kontrolatzeko. Egoera honek izen bakarra dauka: autoritarismoaren normalizazioa.


Orain bi urteko perspektibarekin alderatuta. herritarron bizi kalitateak nabarmen egin du behera. Ziurgabetasuna. osasun hondamendia eta oinarrizkotzat genituen eskubideen urraketak eguneroko bizitzaren parte bilakatu dira. Egoera hau geratzeko etorri da. baldin eta ez badiogu aurre egiten. COVID ziurtagiria. gero neurri murriztaileak, ondoren europar funtsak eta lan erreforma; eta pixkanaka-pixkanaka elite ekonomiko eta politikoen totalitarismoa ezartzen doaz. Gainera. ezkerreko deitura duten alderdi politikoen babesarekin ari dira egoera hau normalizatzen. Beharrezkoa da, beraz, alderdi instituzional- burgesetatik kanpo langileria gure kabuz antolatzen hastea eta neurri zentzugabe hauei aurre egitea.


Bizitzen ari garen egoera honela laburbildu genezake: gero eta pobrezia gehiago eta eskubide gutxiago. Eta. horren atzean. burgesiaren ofentsiba ekonomikoa eta politikoa ezkutatzen da. Hori salatzeko. GKStik kontzentrazioak egingo ditugu bihar hainbat herritan. Horretaz gain. manifestazioak egingo ditugu urtarrilaren 29an Bilbon eta lruñean. eta bertara gerturatzeko deia zabaldu nahi dizuegu. Enpresari handien eta politikari profesionalen fartsatik kanpo mobilizatu behar gara. eta gure aldarrikapen propioak zabaldu behar ditugu. Bizitzen ari garen basakeria kapitalistari gero eta jende gehiagok egin behar diogu aurre!



Neurri autoritarioei aurre egin!

bottom of page