top of page

#TPGNSozialista | Informazio Orokorra

Irailak 3.


Gaur arratsaldean Altsasun (Nafarroa) elkartu gara GKS eta IAko kideak 2021eko Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialista aurkezteko. Urria hasieran egingo den ekimenak eskaintza zabala izango du, eta egungo testuinguruaren ezinbesteko papera jokatzen du. Pasa den ikasturte politikoa COVID-19 birusak baldintzatutako urtea izan da, enpresari handiek eta alderdi politikoek ezarritako salbuespen egoeran eskubide zibil eta politikoak ezabatu dituztela ikusi dugu besteak beste. Zailtasun guzti horiek medio, antolakundeok lanean jarraitu dugu ikasturte osoan zehar, bai hezkuntza zein gazte esparruan, eta antolakuntza komunistaren aldeko indarrak batzeko borrokan murgildu gara.

Garrantzi berezia ematen diogu Topagune Sozialista antolatzeari, izan ere, alderdi politikoen kontrolpetik eta instituzio burgesen kanpoko jardun politikoa gero eta gehiago murrizten ari diren garaian, beharrezkotzat jotzen dugu horien influentziatik kanpo jardun politikoa mantentzea eta ekimen propioak antolatza. Antolakuntza independientea alternatiba komunista egikaritzeko berme bakarra baita gure ustetan.


Hortaz, Azpeitian 2019an Topagunea ospatu ondoren eta 2020ko Legution egitekoa zen edizioa pandemiaren erruz bertan-behera geratu ostean, ekimena berrartuko dugu bi antolakundeok datorren hilabetean. Egitarauaren nondik-norakoak eta sarreren informazioa datozen egunetan argitaratuko dugu GKS.EUS webgunean.

bottom of page