Langileriaren oroimen kolektiboak Maiatzaren Lehenari leku berezia gordetzen dio. Egun honen mende bat baino gehiagoko historian zehar azentua elementu desberdinetan jarri bada ere, sakoneko auzia langileriaren gaineko dominazioaren amaierari lotua egon da beti. Aurten, Langileon Nazioarteko Eguna COVID-19aren hedapena klase borrokaren joko-zelaia moldatzen ari den testuinguruan dator. Kaleen militarizazioa, errepresioa eta poliziaren inpunitatea gailendu dira azken asteotan, proletariotza guztia, zaharrenetatik hasita gazteenen - ganaino, obedientziara eta diziplina gogorrenera behartua izaten ari den bitartean. Gainera, birusaren aurrean burgesiak egin duen kudea - keta penagarriak milioika pertsonen osasuna eta bizitzak arriskuan jarri ditu. Egoera eta joera kezkagarriak dira, indar korrelazioa burgesiaren blokeen (une honetan batez ere bloke finantzarioen) aldekoa baita erabat eta berauek bere ordena mantentzeko edozertarako gai direla erakusten ari baitzaizkigu beste behin. Ez dirudi, oro har, langileriak kaleak hartzerik izango dituenik egun honetan, burgesiaren indar armatuek kontrolatzen baitituzte kaleak eta langileria politikoki zaur - garri baitago. Horren aurrean, Maiatzaren Lehen honetan, historikoki langileriak herentzian eman digun izpiritu iraultzailearen aldarria egi - tearekin batera, azentua askatasun politikoen auzian jarri nahi dugu, langile borrokaren elementu estrategikoa izango dela baiteritzogu.
Askatasun politikoen auzia, guztiaren gainetik, langile mugimendua - ren printzipio orokor bati loturik dago ezinbestean: dominazio-harre - man ororen ausentziari, hain zuzen; hau da, opresio politikorik gabeko harreman sozialen gauzapenari. Zentzu horretan, askatasun politikoak dominazio kapitalistaren eta bertatik elikatzen diren subordinazio ere - du sozial guztien suntsipena adierazten du nahitaez. Printzipio bezala, beraz, singularrean ageri zaigu: Askatasun Politiko bezala. Alabaina, mundu mailako osasun-krisialdiaren aurrean, burgesiak langileriaren aurkako ofentsiba politikoa abiarazi du, kolpetik langileriaren eskubideak eta antolakuntzarako bitartekoak ezabatuz. Eta, jakin badakigunez, politikoki antolatu eta ekiteko aukerarik gabe langileriak ezin du programa komunistaren gauzapenerako pausorik eman. Horregatik, askatasun politikoek —oraingoan pluralean—, hau da, politika proletarioaren garapenerako askatasunen auziak, garrantzia estrategikoa dauka langileriarentzat.
Gauzak horrela, langile kontrolaren ordez, langileriaren gaineko kontrola areagotuko da COVID-19ak ireki duen koiuntura berrian. Horren aurrean, beharrezkoa deritzogu askatasunen aldeko borroka lehen lerroan jartzea: adierazpen askatasuna, biltzeko askatasuna, proletariotza zelatatu eta behatzeko kameren eta bestelako bigilantzia eredu modernizatuen (mugikor bidezkoa, satelite bidezkoa etab.) ezabapena, egiazko informaziorako eskubidea, polizia gehiegikerien eta beraien inpunitatearen amaiera, kaleen desmilitarizazioa, manifestatzeko askatasuna, protestarako eta grebarako eskubidea... Askatasun politikoak eskuratu, babestu eta uneoro horien eremua handitzen joan behar da langileria. Hori da, hain zuzen, sozialismoak inplikatzen duena; hau da, ez utopia abstraktu bat, baizik eta askatasunen handitze etengabea eta horien ezarpen erreala, termino ekonomiko, politiko eta sozialetan. Kontrara, estatu burgesean ez dago eskubide eta askatasunen bermerik, gizarteko eremu guztietan burgesiaren botereak agintzen duen momentutik, berau uneoro gainjartzen baita jendartearen eskubide murritzen eremuari. Aldea nabaria da: gizarte burgesean eskubideak burgesiak ematen ditu, oro har langile mugimendu indartsuen presioaren efektu gisa; aldiz, sozialismoak askatasunen eremua handitu eta babesten du printzipio gisa. Eskubideak efektu gisa jartzen diren gizartean, eskubide horiek behin-behineko izaera dute: murrizketaren edota zuzeneko ezabapenaren arriskupean gaude uneoro. Zentzu horretan, konfinamendua baino lehenago gehiengoaren askatasunen ukapena egiazkoa bazen (kontrol eta behaketa basatia, errepresioa, isun sistematikoak, lan- eta etxe-kaleratzeak, kartzelaratzeak, hizkuntz-eskubideen ukapena, diktadura ekonomikoa lanpostuetan eta horietik kanpo eta abar luze bat), birusaren zabalpenak muturreraino areagotu du egoera. Baina ez dezagula pentsa egoera pasakorra denik, tendentzia orokorrago bati erantzuten baitio esandakoak: krisi kapitalistak dakarren gizarte kapitalistaren berregituraketa testuinguruan, egiturazko aldaketa ekonomikoekin (proletarizazioarekin) batera, aldaketa politiko eta sozialak (askatasun politikoen murrizketa eta ezabapena) datoz.
Burgesiaren botere blokeek topatu ahal duten etsairik handiena Alderdi Komunista da, hau da, erlazio sozial kapitalisten suntsipenerako antolatzen den proletariotza. Horrek, ezinbestean, ikuspuntu internazionalista geureganatzea eskatzen du. Izan ere, sozialismoak askatasun guztien baldintzarik gabeko defentsa egiten duen moduan, herri ezberdinetako langileen arteko elkartasuna bultzatu eta langileriaren interes unibertsalenaren aldeko borroka aldarrikatzen du. Gizarte kapitalistak beste behin inposatuko dizkigun miseria, obedientzia eta umiliazioaren aurrean, sozialismoak aukera bakarra izaten jarraitzen du: esan nahi baita, sozialismoa dela gizartea askatasunaren printzipioaren arabera antolatzeko aukera bakarra.