Emakume langileon egoerak okerrera egin du. eta itxuraz. Datozen urteetan ere joera hori nagusituko da. Izan ere. krisialdi ekonomikoa miseriaz eta biolentziaz betetako testuingurua sortzen ari da. Gehienbat proletarizatzen ari diren masa zabalen bizi ereduari dagokionez. eta horrek. besteak beste. Emakume langileon aurkako indarkeria areagotzeko baldintzak handitu ditu. Aldi berean. burgesiak indarrean mantentzen dituen botere mekanismo ugariren eraginez (tartean hipersexualizazioa areagotzen duen kultur industria indartsuaren bitartez). emakumea bigarren mailako subjektu gisa eraikitzen da sozialki. kulturalki eta politikoki. eta horrek, besteak beste. zapalkuntza eta indarkeria normalizatzen ditu. Adierazgarria da zentzu horretan hipersexualizazioa bezalakoak ahalduntze femeninotzat hartu nahi izatea, izatez horrelakoak baitira emakume langilearen egoera okertzen dutenak. ondorio fisiko eta mental lazgarriak sortuz. Emakumeak kontsumo sexualera bideratu nahi izatea berria ez den arren, egun duen onespena eta hedadura aurrez ikusi gabea da.
Miseria ekonomikoa eta lan baldintzen okertzea, sexu esplotazioa, emakumeen aurkako indarkeria fisiko eta sinbolikoa zein sozialki debaluatutako lanen gaineko ardura; zapalkuntza egoera hori ez da aldatuko kontzientzia hartze soil bat dela eta, hortik probesten den asko baitago mundu honetan: enpresariak, emakume burgesak, industria ugaritako mafiak, senar autoritarioak... Instituzio kapitalistetako politiken bitartez ere ezin da errealitate hori bere osotasunean aldatu. Izan ere, egunerokotasunean pairatzen duguna egiturazkoa den errealitate baten ondorioak dira, eta instituzioetako genero politikak ondorio horien kudeaketara bideratzen dira. Instituzio kapitalistetan parte hartzen duten pertsonen borondatetik harago, bankarien eta enpresari handien menpeko instituzioak dira eta emakume langileen zapalkuntzatik baliatzen den sistemak ez ditu bere instituzioak erabiliko zapalkuntza horren balizko gandipenerako. Hori horrela, politika feministen mugak argiak dira, feminismoa kulturalki inoiz baino hedatuago dagoen bitartean emakumearen aurkako biolentzia gordindu baino ez baita egin.
Era berean, azpimarratu beharra dago, emakume langilearen antolakuntza politiko iraultzailerako oztopoak nabarmenak direla. Hasieran aipatutakoaz gain, proletariotzaren askatasun politikoen ezabapena ere nabarmendu behar da. Azken urteetan burgesiak etengabe sortu du gero eta testuinguru autoritarioagoa, zeinak oztopatu eta ezabatu egiten dituen proletariotzaren antolakuntza iraultzaile independentea: salbuespen politikak, kontrol soziala, poliziaren jazarpena...
Martxoaren 8ak bere zentzua hartu zuenetik gaurdaino. emakume langileon askapen errealarekin batera berau galdegiten duen programa politikoaren aldarrikapen eta borroka eguna ere izan da. Programa horrek sozialismoari egiten dio erreferentzia. zeinak zapalkuntza guztien gaindipenaren printzipioa jartzen duen erdigunean. Emakume langileon askapen erreala ez da etorriko parlamentuko alderdien eta politika instituzionalen aitortza formaletatik, klaserik gabeko gizartearen eraikuntzatik baizik. Hori, ordea, prozesu baten emaitza izango da eta antolakuntza iraultzaile independentea eskatzen du. Asko izan dira. eta dira. norabide horretan lan eskerga egin dutenak eta egiten dabiltzanak, tartean ltaiako militanteak, emakumea politikoki ahalduntzearen alde egindako hautu argiaren bidez, egunez egun baldintzak eraikitzen dituzte emakume langilearen aurkako indarkeria oro borrokatu eta sistemaren erroko aldaketa gorpuzteko lana eginez. Horregatik, ltaiak Euskal Herriko herri eta eskualdeetan deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu. Soilik programa komunistaren bidez lortuko da emakume langilearen eta proletalgoaren emantzipazio erreala.