BURGESIAREN OFENTSIBA GELDITU!

OSASUN- HONDAMENDIAREN ETA ASKATASUNEN EZABAPENEN AURREAN, BURGESIAREN OFENTSIBA GELDITU!

Koronabirusaren hedapenaren sorreratik urtebete inguru pasa den honetan, mendebaldeko estatuek pandemiari aurre egite - ko duten estrategiaren hutsuneak nabarmenak dira. Frantzia - ko nahiz Espainiako Estatu kapitalistek eta politikari profesionalek ez dute gaitasunik izan pandemia kontrolpean edukitzeko eta ondorio kaltegarriak (kutsatzeak, heriotzak...) areagotzen ari dira azkenaldian. Uste dugu osasun-arazo bati osasun-baliabideen horniduraz baino ezin zaiola aurre egin; izan ere, pandemiari aurre egiteko oinarrizko baldintza biztanleriak birusetik babesteko bitarteko eraginkorrak edu - kitzea da. Alabaina, orain dela urtebete baino egoera epidemiologiko okerragoa bizi dugu orain: osasun-hondamendia, hain zuzen ere. Sor - tzen ari den osasun-larrialdi testuinguruan arduraz jokatzeko asmoa berresten dugu eta kezkaz bizi dugu horrek milioika pertsonengan izan dezakeen osasun bilakaera kaltegarria.


Horrekin batera, krisialdi ekonomikoak gogor kaltetu ditu langileria xumearen bizitzak eta gizarteko geruza zabalen proletarizazioa go - gortuz doa. Gizartearen zatiketa ekonomikoa are eta nabarmenagoa da: alde batean bankariak, enpresari handiak eta politikari profesio - nalak daude, beren negozioak izan direlarik une oro lehenetsi direnak, eta beste aldean langileria xumea dago, zeinaren pobrezia eta aska - tasun eza handitzen ari den gizarte kapitalistaren fase honetan.


Bankari eta enpresari handiek, soilik, negozioa egin dezaketen hei - nean inbertitzen dute osasun esparruan (txertoaren komertzializa - zioan, adibidez), baina gizartea epidemiologikoki babesteko eta osa - sun baliabideak indartzeko beharrezkoak diren gastuetan (adibidez, birusa detektatzeko sistemak, tratamendurako eta isolamendurako azpiegituren eraikuntza...) ez dute inolako interesik eta ez dute inola - ko ekarpenik egingo, izan ere, irabazi kapitalistarik sortzen ez duten gastuak dira. Oligarkiak eremu estrategikoetan inbertitzen du, eta ira - bazirik sortzen ez dion gasturik egitekotan, nahiago du puntako ar - magintza handitzea eta polizia-baliabideak indartzea. Neurri horiekin, gizartea birusetik babestea baino, badirudi enpresariek beren ordena soziala proletariotzaren balizko erantzunetatik babestea nahi dutela.


Osasun-baliabide nahikorik lortzen ez duten bitartean, azken hilabe - teetan askatasun zibil eta politikoak ezabatu dizkigute politikariek, aurrekari politiko eta juridiko arriskutsuak direnak ikuspuntu askatzai - le batetik. Estatu kapitalistek, une oro, gutxiengoa diren bankari eta enpresari handien irabazi ekonomikoak lehenetsi dituzte. Frantziako Gobernua, Espainiakoa eta EAJ EAEn, gainontzeko alderdien konpli - zitatearekin, oinarrizko giza eskubideak (biltzeko askatasuna, mugikortasun askerako eskubidea...) ezabatzen ari zaizkigu, salbuespen egoera politikoa mantentzen ari diren bitartean. Beraien estrategia gero eta argiago ageri zaigu: kriminalizazioaren, errepresioaren eta askatasunen ezabapenen bitartez egin nahi diote aurre pandemiari.


Osasun-hondamendiaren eta askatasunen ezabapenen aurrean, mobilizazioak antolatuko ditugu Euskal Herriko toki ugaritan urtarrilaren 30ean, otsailaren 6an eta otsailaren 13an. Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntzara bideratutako antolakuntza politikoa defendatzen jarraituko dugu; izan ere, biztanleriaren osasuna lehentasun bezala ezarri eta oinarrizko eskubideak zein askatasunak bermatuko dituen eszenatoki posible bakarra langileriaren kontrolpeko estatu sozialista da. Antolakuntza komunista da datorren basakeria kapitalista geldi dezakeen indar bakarra.

8 views0 comments

Recent Posts

See All