top of page

U29ko mobilizazioaren balorazioa

Gaur 7.000 pertsona baino gehiago batu gara lruñean eta Bilbon egin ditugun manifestazioetan. 5.000 Bilbon eta 2.500 inguru lruñean. Bertan. burgesiaren ofentsiba ekonomikoa eta politikoa salatu ditugu. Izan ere. gazteriaren eta. oro har, langileriaren egoera okertu egin da azken urte hauetan, alde batetik, lan baldintzak kaltetu. eskubide ekonomikoak kendu eta pobrezia handitu dituztelako bankariek eta enpresari handiek: beste alde batetik, politikari profesionalek behin eta berriro ezabatu dizkigutelako oinarrizko eskubideak. kontrol soziala handitu dutelako eta polizia jazarpenerako testuingurua sortu dutelako. Pandemiari eman dioten aterabide autoritarioa ere zentzu horretan ulertzen dugu. Bide batez. lruñeako manifestazioan poliziak egin dituen kontrolak eta identifikazioak salatzen ditugu. Hau askatasun politikoen ezabapenaren beste adibide bat gehiago da.


Manifestazio hauen helburua ez da alderdi parlamentarioen politika bat edo beste aldatzea. Are gehiago. mobilizazio hauek enpresari handien eta politikari profesionalen egiturazko kritikatik abiatzen dira. eta estatu sozialistaren aldeko aldarriak hedatzeko bitartekoa izan nahi dute. Gisa horretako mugimendu batek nahitaez bi elementu izan behar dituela azpimarratu dugu gaurko manifestazioetan. Batetik. independentzia politikoa: hau da, bankarien. enpresari handien eta politikari profesionalen eraginetik kanpo mobilizatu eta antolatu behar gara. Bestetik, bide-orri sozialista bat: hau da. gure eguneroko salaketa eta jarduna estatu sozialistaren norabidean kokatu behar ditugu. momentuko salaketa eta borroka zehatzei perspektiba sozialista atxikituz.


Azkenik, sozialismoaren aldeko aldarriak hedatzen jarraitzea beharrezkoa dela uste dugu, bai Euskal Herrian eta baita gainontzeko lurraldeetan ere. Sozialismoaren aldeko mugimendua lurralde guztietara hedatzen bada bakarrik egin ahal izango diogu aurre basakeria kapitalista honi. Guk orain arteko konpromisoarekin jarraituko dugu; hau da. sozialismoaren ulerkera berritua zabaltzen eta gazte langileon antolakuntzarako espazioak sortzen.

bottom of page